Kaleko igogailu eta eskaileren ordutegia luzatu dute
Urte osoan zehar egoten dira erabilgarri eta 23:00etan itxi ohi dituzte, baina 01:00ak arte egongo dira zabalik jaiak amaitu arte.
Luzatu egin dute Irungo igogailu eta eskailera publikoen ordutegia, jaiak medio. Hortaz, 07:00etatik 23:00etara zabalik egotetik, 01:00etan ixtea erabaki dute uztailaren 4a arte.
Jesus, Dario de Regoyos eta Iñigo de Loiola kaleetakoetan, Artaleku, Colon eta Artiakoetan izango du eragina aldaketak. Eskaera hau Bide Publikoko Departamentuak jaso zuen eta zenbait herritarrek egindakoa da.