Kirol portuetako amarralekuen gaineko mozioa aurkeztuko du PSE-EE
Erregularizatzeko legea garatzen jarraitu behar dela iritzi dute, eta horren harira, lau proposamen egin dituzte.
- Hondarribiko Portuko Udal Kontseilua sortzea.
- Amarralekuen araudi berri bat egitea, Eusko Jaurlaritzaren, dagokien sektoreen eta Portuko Udal Kontseiluaren partaidetzarekin.
- Hondarribiko portuan amarralekuen edozein lizitazio bertan behera uztea, harik eta araudi hori ez dagoen arte.
- Mozio hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 9an onartutako lege-proposamenarekin bat etorriz.