Santano: "Espero dut jaiak izatea protagonista nagusia"
Bi urteko itxaronaldiaren ondorez, jaiez gozatzeko deia egin du, baina "errespetuz jokatuz".
Jose Antonio Santano Irungo alkateak bandoa atera du San Pedro eta San Martzial Jaiei begira. Bi urteko itxaronaldiaren ondoren, gozatzeko garaia dela adierazi du, baina “arduraz” eta “errespetuz” jokatzeko deia egin du. Iritzi guztiak errespetatu behar direla gaineratu du: “Bizi dezagun enpatiaz eta errespetuz kalera berriz irtetearen ilusioa. Nork bere modura. Guztiok sentimendu berarekin”. Zentzu horretan, protagonista nagusia “jaia” izatea espero duela esan du.
Hona hemen bandoa osorik:
BANDOA
2022KO SANPEDROAK ETA SANMARTZIALAK
Iristear daude urteko egunik onenak: sanpedroak eta sanmartzialak.
Azken bi ekainetan ospatu ezinik egon gara, eta aurten berriz ere
gure jaiak biziko ditugu, akaso azkenaldian gogo handienarekin
itxarondako jaiak.
Berriz ilusionatzeko eta gozatzeko garaia da. Txuriz, gorriz eta
beltzez janzteko garaia, maiteen ditugun jaien musikarekin berriz ere
disfrutatzeko garaia! Sanpedro eta sanmartzialen garaia da!
Modurik onenean gozatuko dugu, erantzukizun pertsonal eta
kolektiboan oinarrituta eta, ildo horretan, mezu hauek helarazi nahi
dizkizuet irundar guztiei:
LEHENA– Oraindik ez dugu COVID-19a garaitu, baina harekin
bizitzen ikasi dugu. Manten eta errespeta ditzagun oraindik ere bete
beharrekoak diren gutxieneko arauak, hala nola maskara erabiltzea
garraio publikoan, espazio soziosanitarioetan eta farmazietan.
BIGARRENA– Urte berezia da hau, eta Irun inoiz baino ederrago
egon behar da. Horregatik, herritarrei gonbita egiten diet beren leiho
eta balkoiak festaren koloreekin eta hiriko banderarekin apaintzeko,
bai eta jaietako programako ekitaldietan gogoz eta pozik parte
hartzeko. Gainera, bisitarientzako anfitrioi onak izateko deia luzatzen
dizuet, sanmartzial garaiko Irunen oroitzapen onarekin gera daitezen.
HIRUGARRENA– Gure jaiak bizi eta ulertzeko askotariko moduak
daude, nork bere une bereziak eta kuttunak ditu. Iritzi guztiak
errespetatu behar dira. Bi urte joan zaizkigu sanmartzialik gabe, eta
sumatu dugu haien falta. Aurten, beraz, bizi dezagun enpatiaz eta
errespetuz kalera berriz irtetearen ilusioa. Nork bere modura. Guztiok
sentimendu berarekin.LAUGARRENA– Sanmartzialetako ospakizunak ahal bezain ondo
joan daitezen, arduraz jokatu behar dugu guztiok. Aste bereziak
izango dira, beti bezala, eta badakit inoiz ez bezala gozatuko dugula
haietaz baina espero dut, berriz ere, jaia izatea protagonista nagusia
eta egun hauek pozez baina arduraz bizitzea. Umore ona eta
errespetua nagusi izan daitezen, asma dezagun, oraingoan ere,
dibertsioa eta atsedena uztartzen.
BOSGARRENA– Gogoan izan gure jaiak inklusiboak direla.
Horregatik, irundarroi eta bisitan datozkigun guztiei eskatzen dizuet
bazterketa edo gorroto-diskurtso oro gaitzesten jarraitzeko, edozein
delarik ere arrazoia: generoa, sinesmenak, kultura, sexu-orientazioa,
dibertsitate funtzionala, larruazalaren kolorea edo jatorria… Horrez
gain, adi ibili behar dugu guztiok, edozein sexu eraso sexistaren
aurrean zero tolerantziarekin jokatzeko.
SEIGARRENA– Gure jaiak kaleko ospakizuna dira. Hori dela eta,
gogora ekarri nahi dut arauak errespetatu behar direla eta bizikidetza
indartu behar dela, dibertsioa eta atseden hartzeko eskubidea
bateragarri egiteko.
ZAZPIGARRENA– Eskerrak eman nahi dizkiet jaietan zuzenean
parte hartu ez arren errespetuz eta pazientziaz jokatzen duten
auzotar guztiei, sanmartzialen eragin positiboa areagotzen dute eta.
ZORTZIGARRENA– Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, egun
hauetan guztion osasuna eta segurtasuna zaintzeaz arduratzen
direnei: udaltzainei, ertzainei, suhiltzaileei, osasun-langileei, Babes
Zibileko eta Gurutzen Gorriko boluntarioei, bai eta garbitzaileei eta
udal-zerbitzuetako langileei ere.
BEDERATZIGARRENA– Eskerrak eman behar dizkiet, guztiz
merezitakoak, gainera, jaietako ekitaldiak antolatu eta egiteko lan
egiten duten erakunde kolektibo guztiei: kulturalak, kirolekoak,
sozialak… ekitaldi horiei esker baitira horren bikainak sanpedroak eta
sanmartzialak.HAMARGARRENA– Alkate gisa, ospakizun hauetarako nire desioa
da jaiegun berezi batzuk bizitzea, elkartasunez, gozamenez,
lasaitasunez eta begirunez. Irundar gisa, urteko egunik onenak
gozatuko ditut berriro ere, senide eta lagunekin batera.
Seguru kalean ikusiko dugula elkar, baina aukera hau baliatu nahi dut
guztioi sanmartzial zoriontsuak opatzeko.
Gora Irun!!
Gora San Martzial!