Gaur hasiko dira alarde publikoko entseguak
Landetxa, Bidasoa eta Santiagon izango dira lehen entseguak, eta datozen egunetan hasiko dira gainontzeko konpainietan ere.

Alarderako bi asteren faltan alarde publikoak entseguak hasiko dituela jakinarazi du. Hala, entseatzen hasiko diren lehen konpainiak Landetxa, Bidasoa eta Santiago izango dira. Landetxan auzo elkartean jarri dute hitzordua 20:00etan; Bidasoan, ordu berean, Palmera Monteron (geldirik izango da), eta Santiago konpainiako kideak Oiasso museoan geratuko dira, 20:3oean.
Datozen egunetan hasiko dira gainontzeko konpainien entseguak ere. Bihar, Olaberriakoa (19:30ean, Willy tabernan).
Bestalde, Danborradak azken entsegua egingo du geldirik, bihar bertan, 16:30ean, Dunboa Txikin. 27an emango dio lehen buelta hiriari, eta ohi bezala, San Martzial bezperan izango da Bandarekin batera egingo duen entsegu bateratua.
Entseguen toki eta ordu guztiak hemen.