Energia berriztagarrien erabilera hobetzea nahi du EAJk eraikin publikoetan
Datorren kreditu aldaketari begira, Artaleku eta Azken Portun energia berriztagarriarekin lotutako inbertsioak egitea eskatuko dute jeltzaleek.
Energia jasangarriekin aurrera egiteko formulak bilatu eta elektrizitate merkeagoa lortzeko xedez, EAJk hainbat proposamen egin ditu datozen hilabeteetan egon litekeen kreditu aldaketa bati begira. Biek udal kiroldegiei eragiten die, Artaleku eta Azken Portu.
Artalekuri dagokionez, eguzki instalazio fotovoltaiko bat egiteko aurrekontu partida bat esleitzea proposatuko diote udal gobernuari. Horren bidez, eguzki instalazio termikoa optimizatu eta autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat instalatu nahi dute. Azken Portun, berriz, sortutako beroaren aprobetxamendua hobetzeko tarte handia dagoela azaldu du, eta eguzki kolektorea eta galdaren aprobetxamenduarekin lotutako neurriak proposatu ditu.emisioak murrizteko, energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko apustua egiten
EAHk ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela adierazi du: “Gure taldearentzat funtsezkoa da autokontsumo energetikoaren aldeko apustua egitea”. Horretarako, eguzki plaken instalazioaren alde egin du.