Adour margolan lehiaketaren baldintzak kaleratu dituzte
Hiru sari irabazteko aukera izango dute eta lanak abuztuaren 24tik 31 bitarte aurkeztu beharko dira Amaia KZn.
Adour Bidasoa XXXI. Margolan Lehiaketan parte hartzeko baldintzen berri eman du udalak. Obrak abuztuaren 24tik 31ra bitartean jasoko dituzte Amaia KZn.
Hogei eta hamahirugarren edizio honetan ere 18 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute edota 2022. urtean adin hori beteko dutenek. Aurreko edizioren batean lehen saria irabazi zutenek ezingo dute aurkeztu. Baldintza guztiak dokumentu honetan jaso dituzte.
Hiru sari irabazteko aukera izango da:
- Lehenengo saria. 2.500 euro. Irungo Udalaren Margoen Ondarean geratuko da.
- Epaimahaiaren sari berezia. 500 euro. Teknikagatik edo espresio plastikoagatik sarituko da.
- Gazte artistaren saria. 500 euro. 30 urtetik beherakoentzat da eta margolan onena sarituko dute.
- Finalista diploma. Finalera iritsitakoei diploma bat banatuko zaie.
Abuztuaren 24tik 17ra, eta abuztuaren 30 eta 31n, obrak aurkezteko ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etarakoa izango da. Abuztuaren 28ean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara. Hurrengo eguna, abuztuak 29, itxita egongo da. Lehiaketa amaitzean lanak itzuli egingo dituzte.