Irungo EH Bilduk topaketa egingo du larunbatean
EH Bildutik Irun Eraikiz lelopean, Palace kafetegian bilduko dira, eta ekitaldian parte hartuko du Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko EH Bilduko bozeramailea.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/06/eh-bildutik-irun-eraikiz.jpg)
Irungo EH Bilduk topaketa egingo du larunbat honetan, hilak 18, 11:00etan, Palace kafetegian. EH Bildutik Irun Eraikiz lelopean elkartuko dira, ia bi urteko hutsunearen ondoren. Gonbidatua ere izango dute: Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko EH Bilduko bozeramailea. Luntx baten bueltan “indarrak batu, esperientziak trukatu eta aurrera egiteko asmoa” dutela aurreratu dute koaliziotik. Komunitateari ekitaldian parte hartzeko deia luzatu die.