'Ma-mamia' pintxoa izan da irabazlea
Tatapas Tabernaren pintxoak Hondarribia ordezkatuko du urrian Marvaon egingo den Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan.
Joan den astean, hilaren 3tik 10era bitarte, Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa egin zen. Gaur goizean, Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak, irabazleei sariak banatu dizkie.
Guztira bi sari banatu dira. Lehenik, epaimailaren saria (sari profesionala) Tatapas Tabernaren ‘Ma-mamia’ pintxoak irabazi du. Era honetan, ‘Ma-mamia’ pintxoak Hondarribia ordezkatuko du urrian Marvaon egingo den Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan. Bigarrenik, herritarren saria, berriz, Mika Tabernak jaso du ‘Delicia de Costilla’ pintxoarekin.
Epaimaila Iñigo San Adrianek (Uralde jatetxea) eta Iker Gallegok (Horixe) osatu dute eta pozik agertu dira parte hartzaile kopuru aldetik. Bestetik, pintxoen kalitatea nabarmendu nahi izan dute.
Zinegotziak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten sukaldari guztiei egindako esfortzuarengatik.