Emakume batek asteburuan jasandako sexu abusuak gaitzetsi ditu M8k
M8 asanblada feministak "terrorismo matxista" eta "kultura patriarkala" egin ditu eraso horren erantzule.
Joan den larunbatean emakume bati sexu ukituak egiteagatik gizon bat atxilotu zuten Irunen, eta M8 asanblada feministak eraso hori gaitzetsi du. “Tamalez, horrelako gertaerak behin eta berriro” gertatzen direla salatu du, eta “terrorismo matxista” eta “kultura patriarkala” egin dut horren erantzule. Beste behin gogorarazi du leloa: “Ez, ez da”.
Era berean, “elkartasuna” adierazi diote biktimari, eta gizarteari horrelako gertakariak salatzera irteteko deia egin dio, berriro horrelakorik ez gertatzeko, “bizirik egon nahi dugulako eta libre”.