Ohiko batzarrerako deia egin du Santiagotarrakek
Bi deialdi deitu dituzte biharko eta bazkideek soilik parte hartu ahalko dute.
Ohiko batzar nagusia egingo dute bihar (hilak 15) Santiagoarrak Kirol Elkartean, zuzendaritza batzordeak hala adostu ondoren. Klubean elkartuko dira, bi deialditan, 19:00etan edo 19:30ean.
Zazpi puntu dira jorratuko dituztenak, eta bazkideak direnek bakarrik ahalko dute parte hartu. Horrez gain, jorratu beharreko dokumentuak klubeko idazkaritzan egongo dira aztergai, ohiko ordutegian.

