Balkoiak atontzeko Irungo banderak banatuko dituzte ostiralean
Hiriko armarria duen 4.000 bandera banatuko dituzte ostiral honetan, hiriko dekorazioa indartzeko helburuz.
Udalak 70×100 cm-ko Irungo 4.000 bandera banatuko ditu hilaren 17an. Jaietan “eremu publikoko dekorazioa indartu” nahi dutela adierazi du udalak eta 2022ko jaiak bereziak izango direlakoan egingo dute banaketa. Armarriaz gain, “Es Irun, Irun da” leloa egongo da idatzita.
Hiru tokitan banatuko dituzte:
- San Migel plazan, 11:30etatik 13:30era.
- Zabaltza plazan, 17:00etatik 19:00etara.
- Juan Vollmer plazan, 17:00etatik 19:00etara.