Madrilen 'Irun 30' programa izan du hizketagai alkateak
Global Mobility Call ekitaldia egin dute Espainiako hiriburuan eta Irunen mugikortasun jasangarriaren gainean egindakoak hitz egin dituzte.
Madrilen gaur egin den Global Mobility Call ekitaldian parte hartu du gaur Jose Antonio Santano alkateak. Mugikortasun jasangarriari buruzko ekimena da, eta nazioartean erreferentziazkoa.
Solasaldian, Borja Olazabal, Mugikortasuneko ordezkaria ere izan da, beste zenbait ordezkari politikorekin batera, eta mugikortasun intermodala izan dute hizpide. Santanok Irun 30 proiektuaren gainean aritu da.
“Vía Irun proiektuarekin eta geltoki berriarekin distantzia ertaineko konexioa (Madril, Paris eta euskal hiriburuak…) modu jasangarrian eskainiko dugu, eta Irun mugaz gaindiko eremuko erreferentzia bihurtuko dugu”, esan du alkateak. “Mugikortasunak lagundu egin behar du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Baina mugikortasunak dimentsio sozial bat ere badu, giza dimentsio bat”.