AbenturaERO udaleku ireki berrietan izena eman daiteke
Astelehenetik ostegunera egunez egingo dira, eta ostiral gaua Etxarrin pasako dute. Hiru txanda daude eta izena eman daiteke dagoeneko.
Gazteria Arloak 2011-2014 urte bitartean jaiotakoentzat AbenturaERO 2022 udaleku irekiak antolatu ditu. Astelehenetik larunbatera egingo dira, hiru txanda izango ditu, eta astelehenetik ostegunera goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da ordutegia. Aldiz, ostiraletan 10:00etan hasi eta gaua Etxarriko kanpin batean pasa eta gero, larunbatean itzuliko dira.
Izena emateko epea gaur, hilak 14, ireki dute eta 20ra arte egongo da zabalik. Txanda bakoitzean 16 haur egongo dira, eta honako hauek dira:
- 1. Txanda: Uztailak 25etik 30era. 2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak.
- 2. Txanda: Abuztuak 1-6. 2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak.
- 3. Txanda: Abuztuak 8-13. 2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak.
Jarduera asko egingo dituztela adierazi du udalak, esate baterako, stand up paddle, capoeira, hondartza, ginkanak edota hondartza. Plaza bakoitzaren prezioa 70 eurotik 28 eurora bitartekoa da, Irunen bizi direnentzat, eta familia unitateko zenbat kide diren kontuan izango dute ere. Irunen bizi ez direnei ere familia unitateko zenbat kide diren izango dute aintzat, baina prezioa 87,50 eurotik 35 eurora bitartekoa izango da.
Kuota orokorraren %75eko hobariak aurreikusten dituztela errenta mailaren arabera jakinarazi du Gazteriak. Baldintza guztiak udalaren orrialdean kontsulta daitezke.