Sortzaile eta sormenaren inguruan hausnartzeko mahaingurua
Aiza Kultur Elkarteak antolatutako ekimena da eta hausnartzeko, ideiak partekatzeko eta proposamenak egiteko lekua izango da.
Aiza Kultur Elkarteak Hondarribiko kulturgintza dinamizatzeko asmoz Hondarribia Sormen Hiria deituriko ekimen berri bat abiarazi du. Asteazkenean, Hondarribiko sortzaile eta sormenerako guneen inguruan hausnartzeko mahaingurua antolatu dute.
Besteak beste, honako galdera hauek mahai gaineratuko dituzte: Zenbat sortzaile daude? Sormenerako espaziorik badugu? Nolakoa da kulturgintzaren egoera? Hausnarketaz gain, ideiak partekatzeko eta proposamenak egiteko lekua izango da ere.
Aiza Kultur Elkarteak herriko sortzaile eta herritarrei bertaratzera eta parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Hilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan izango da Kultur Etxeko 103 gelak.