'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua larunbatean
Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amurriza eta Maider Arregi izango dira larunbat honetako protagonistak. Sarrerak bost euroan.
Datorren larunbatean Kasino parkean Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute. Ekitaldia Blagan Euskara elkarteak antolatu du udalaren eta Lanku Kultur Zerbitzuaren laguntzarekin.
Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amurriza eta Maider Arregi izango dira larunbat honetako protagonistak. Gai jartzailea, berriz, Ainhoa Aranburu izango da eta musikariak, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi izango dira.
Blagan Euskara elkarteak “ilusio handia” eragiten dien saioa antolatu dute eta herritarrak bertaratzera eta “saio ederraz” disfrutatzera animatu ditu.
Hitzordua 20:00etan izango da. Sarrera bost euroan eskuragarri ekitaldian bertan.