Euskara sustatzeko konpromisoa berritu dute 14 elkartek
Aisialdian euskara bultzatzeko Kalean Bai egitasmoari atxikitu zaizkie, aurretik beste 21 elkartek egin bezala.
Kalean Bai egitasmoa eguneratzen jarraitzen du udalak, eta beste 14 eragilek berritu dute aisialdian euskara sustatzen jarraitzeko konpromisoa. Planaren helburua aisia jarduerak urrats urrats euskalduntzea da.
2020 bitartean 90 eragilerekin jarri zen harremanetan udala, eta horietatik 64k sinatu zuten hitzarmena. Iaz, ordea, akordio horiek berritzeko premia ikusi zuen udalak, eta lehenengo fasean, 21k egin zuten. Hitzarmena sinatua zeukaten entitateekin hasi du prozesua udalak, eta, lehenak 25 urtetik beherakoentzat eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituztenak izan dira. Konpromisoa berritu dute beste 14 hauek batuko 21 horiei batuko zaizkie.
Honakoak dira entitate horiek: Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea, Dunboako auzo elkartea, Elitxu-Lapitze auzo elkartea, Euskadiko Itsasargien Lagunak, Gaztedi berria aisia taldea, Nicolas Guerendiain elkartea, Ondare Kultur Elkartea, Taupadak GKE, San Martzial Kirol Elkartea, Lur-Alai Squash Kluba (LASK), Txingudi Eskubaloia, Alaitsu Guraso Elkartea (Toki Alai BHI), Irungo Euskaljira eta Marte Laborategia.