Baserritar etorbideko errepidea ireki dute
Errepidea ireki berri duten arren irailaren 15ean berriz itxiko dute Jaizkibelgo mendi hegaleko lanen bigarren faseari ekiteko.
Gaurtik aurrera Baserritar etorbidea irekita egongo da irailaren 15era arte, orduantxe ekingo baitiote Jaizkibelgo mendi hegaleko lanen bigarren faseari.
Gonzalo Carrionek Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, udako hilabeteetan hondartzara iristeko bidea errazteko eta dagoen beharrari erantzuteko ireki dute etorbidea. Era honetan, hondartzara iristeko hainbat bide egongo dira eta trafiko pilaketa ekidingo da.
Bestalde, ordezkariak, eskerrak eman nahi izan dizkie Baserritar etorbideko bizilagunei izan duten jarrerarengatik, “lanak urrian hasi baitziren 14 hilabeteko epearekin”.