[Galeria] Erdi Aroko kolore, usain eta produktuz beteriko azoka
Egunak aurrera egin ahala gero eta jende gehiago hurbildu da Erdi Aroko Azokara bertako produktu, jolas eta animazioak ikustera.
Gaur eta bihar Erdi Aroko Azoka izango dugu Hondarribian. Goizeko 10:00etan zabaldu dituzte artisau, merkatari eta elkarteek beren postuak. Egunak aurrera egin ahala gero eta jende gehiago hurbildu da bertako produktu, jolas eta animazioak ikustera. Guztira 80 postu izango dira.
Hondarribiko Alde Zaharra kolorez bete dute, postuak, kaleak eta saltzaileak Erdi Aroko motiboz apaindu baitira. Postuen lurrin eta produktuen usaina azoka osora zabaldu da eta hainbat taldek musikaren bidez girotuko dute azoka.
Hona hemen goizeko argazki batzuk: