Etxebizitzak birgaitzeko programak IRUNVIk kudeatuko ditu
Next Generation funtsak erabiliko dituzte horretarako eta eraikitako etxeak birgaitu eta hobetzeko jarduketak egitea dute xede.
Etxebizitzak birgaitzeko laguntza programa berria IRUNVIk kudeatuko du Next Generation Europako funtsak erabiliz. Horren berri eman du gaur udalak eta elkartze honen asmoa, “leihatila bakar” gisa funtzionatzea dela adierazi dute. “Haren ardura izango da laguntzen kudeaketa eta jabekideen erkidegoei, enpresei, norbanakoei eta birgaitzaileei eman beharreko zerbitzuak koordinatu, informatu, izapidetu eta erraztea”.
Hitzarmen bat sinatu dute IRUNVIk erakunde kolaboratzailearen funtzioak hartzeko, eta Eusko Jaurlaritzak baimena eman eta gero, “etekin handiena atera eta etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetu” nahi dituzte. IRUNVI kudeatzaile bakarra izanik, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko programen balizko onuraduneko aurkezten dituzten eskabideak bideratuko dituzte.
Jarduera ardatzei dagokienez, eraikitako etxeak birgaitu eta hobetzeko jarduketak daude, bai landa eremuan bai hirietan, eta energiaren eta iraunkortasunaren zentzuan irmo jardungo dutela bermatu dute. “Eraikinak birgaitzeko eta etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetzeko jarduketetarako zenbait laguntza-programa ezartzen dira, besteak beste”.
IRUNVI Eskoleta kalera
Uztaileko lehen hamabostaldian Eliza karrikatik Eskoleta kalera aldatuko dituzte bulegoak, berritze lanak medio. Abendua arte iraungo duela aldaketa honek jakinarazi dute.