CAFeko langileek Beasaingoen hitzarmen berdina izango dute
Soldatetan %22ko igoerak izango dituzte, 12 eguneko greba egin eta gero.
CAF Irungo garbikuntzako langileek Beasaingoen hitzarmen berdina izatea lortu dute. ELAk jakinarazi duenez %22ko igoerak egingo dira soldatetan eta baimen eta lizentzietan hobekuntzak izango dituzte ere.
12 egunez greba egin dute zortzi langilek eta sindikatuak adierazi du “8 langile prekario gutxiago” daudela garbikuntzan Gipuzkoan.