Trikitia edo panderoa ikasteko inskribatu daiteke Auntxan jada
Ikasle gehienak gazteenak diren arren, helduak ere ikasten dabiltzala adierazi du eskolak.
Auntxa Trikitixa Eskolak izen emate epea ireki du trikitia edo panderoa ikasteko metodo ezberdinekin. Klaseak astean behin eta ordubetekoak izaten dira, eta saio horiez gain, taldekako saio bereziak egiten dituzten emanaldiak prestatzeko.
6 urtetik gorakoek jaso ditzakete klaseak eta ez dago adin mugarik. Bi telefono zenbaki egokitu dituzte horretarako: 943 61 88 39 eta 615 790 510, baita helbide elektroniko bat ere.