Asteburuan trafiko aldaketak Hondarribiko Alde Zaharrean
Asteburuan, hilaren 11n eta 12an, Erdi Aroko Azoka izango da herrian. Hori dela eta zenbait kale itxita egongo dira.
Udaleko Turismo Departamentuak, bi urteren ondoren, Erdi Aroko Azoka antolatu du. Hori dela eta 80 postu eta hainbat joku, erakusketa eta animazio egongo dira Hondarribiko Alde Zaharrean zehar. Baina zenbait kale ixtea eta trafiko aldaketak eragingo ditu.
Kale Nagusia itxita egongo da ostiral arratsaldetik igande arratsaldera. Alde Zaharrera baimenduek soilik sartu ahal izango dute eta irteera Denda eta Juan Laborda kaleetatik ezkerrera egin beharko da.
Halaber, Hondarribiko Udalak Alde Zaharreko bizilagunei, aparkalekuetan, garajeko sarrera eta irteeretan sortzen diren eragozpenengatik “barkamena eta laguntza” eskatu nahi izan die.