Golfeko langileek lan hitzarmena betetzea eskatu dute asteburuan
Enpresako zuzendaritza berriak kontratazioak murriztu zituen arren, greba egunetan segurtasuna kontratatu zutela salatu du ESK sindikatuak.
Hondarribiko Real Golf Club de San Sebastianeko langileak greban izan ziren asteburuan eta hainbat arrazoi dituzte horretarako.
ESK-k eta ELAk grebaren alde egin dute eta langileen gehiengoak ere, bozketa baten ondoren, alde agertu ziren.
Golfeko zuzendaritza taldea aldatzearekin batera langileen egoerak okerrera egin zuela azaldu du ESK sindikatuko kideak. “Kontratazioek bera egin zuten, lan postuak desagertzen hasi ziren eta egokitzen ez zitzaizkien lanak egiten hasi behar izan zuten”.
Egoera honetan zeharkako kaltetuak bazkideak direla azaldu du ESK-k. “Bazkideek gero eta gehiago ordaintzen dute eta uste dugu gero eta zerbitzu okerragoa jasotzen dutela, langileak ez baitira merezi duten zerbitzua emateko gai”.
Beste zenbait eskakizunen artean, langileek, soldatak lan kategoriei egokitzeko eta indarrean dagoen hitzarmena betetzeko eskatu zioten enpresari. Baina beren eskakizunak ez onartzeaz gain, “KPIa erausten” saiatu zen zuzendaritza berria.
Azken hilabeteetan golfeko langileen egoera sonsengaitza bihurtzen hasi zen eta ELA sindikatuak azaldu duenez enpresan 18 urte lanean egon eta gero, “inongo arrazoirik gabe” bajan zegoen langile bat kanporatu egin zuten.
Horrengatik guztiagatik, asteburuan grebara jo zuten. “Ausartu ez diren langileengatik” ateratzen direla azaltzen zuen afixak banatu eta pankartak erakutsi zituzten Golfak dituen bi sarreretan.