[Galeria] Emozioz beteriko Pala Txapelketa
Emeki elkarteak antolatutako Emakumeen Pala Txapelketaren 7. edizioaren finala 10:00etan hasi da. Giro aparta sortu da Hondarribiko frontoian.
Maiatzaren erdialdean hasi zen Emeki elkarteak antolatutako Emakumeen Pala Txapelketaren 7. edizioa. Gaur goizean Jostaldi Pilotalekuan eman diote amaiera lehiaketari. 10:00etan hasi da finala eta giro aparta sortu da Hondarribiko frontoian. Lehia biziarenn ondoren, Idoia Karrera eta Loiola Zuazu izan dira irabazleak.
Partidak
Lehenengo finalaurrekoan Saioa Alzagak eta Laura Terradosek (gorriz) 15-05 irabazi dute Aloña Zabalaren eta Ane Zufiaurreren (urdinez) aurka.
Bigarren finalaurrekoa Idoia Karrerak eta Loiola Zuazuk (gorriz) Xuxuna Otxoteko eta Alaitz Badiolak (urdinez) jokatu dute eta gorrizko bikoteak irabazi du 15-03.
Ondoren, hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira. Aloña Zabala eta Ane Zufiaurre (gorriz) Xuxuna Otxoteko eta Alaitz Badiolaren (urdinez) aurka. Lehia estu joan da bukaera arte. Azkenean urdinak gailendu dira 11-15engatik.
Azkenik, final handia jokatu dute Saioa Alzagak eta Laura Terradosek (gorriz) Idoia Karrera eta Loiola Zuazuren aurka. 02-20 irabazi dute urdinek.
Gaur goizeko finalaren zenbait argazki: