Trafiko aldaketak Gibeleta, Kosta eta Donostia kaleetan
'Kalez kale Hondarribia hobetzen' hiritarrentzat mugikortasun "justuagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa" lortzea helburu duen programa.
Kalez kale Hondarribia hobetzen programak martxan jarraitzen du. Mugikortasun “justuagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa” lortzea helburu duen programa da eta oraingoan, Gibeleta kalean arituko dira asfaltatze lanetan. Ondorioz, astelehenetik aurrera ezingo da bertan aparkatu.
Bestalde, udalak azaldu duenez, Kosta kalean zenbait aparkaleku erabiliko dituzte egokitzapen lanetarako eta Donostia kaleko asfaltatze lanak gaur 14:00etan amaituko dira. Beraz, arratsaldean errepidea zabalduko dute.