PSE-EEk Mendeluko zenbait guneen berriztapena proposatu du
PSE-EEren ustez Mendelu auzoa "adeitsuagoa" izan dadin proposamen "erreal eta bideragarriak" egin behar dira.
Hondarribiko PSE-EEk Mendeluko zenbait gune berritzeko lanak proposatu dituzte. Besteak beste, ur zikinen eta uholdeen arazoei erantzuna ematea, Mendeluko biribilgunetik Zubimuxu biribilguneraino doan errepidea berritzea edo auzoko zenbait etxebizitza parkea birgaitzea, hala nola, Mugondo, ITES, Eskapatxulo edo Planeta etxeak.