Masa kritikorako deialdia egin dute
Gaur, hileko lehen ostiralero bezala, arratsaldeko 20:00etan, bizikletaren erabilpena sustatzeko bizikleta martxa egingo dute.
Gaur Masa kritikoaren hitzordu berri bat izango da hileko lehen ostiralero bezala. Ekimenak bizikletaren erabilpena normalizatzeaz eta sustatzeaz gain, modu seguruan egiteko helburua du ere. Hiritarrak, nor bere bizikletarekin, garraiobide bat balira bezala mugituko dira Irun eta Hondarribitik
Masa kritikoa hiri askotan egiten den ekimena da, hala nola, Iruñean, Bartzelonan, Malagan, Parisen edo Berlinen.
Gaur arrasean egingo den ekimenera batu nahi duen oro bizikletarekin hurbildu beharko da 20:00etan Zubimuxu biribilgunera.