Asobal Koparen bila irtengo da bihar Bidasoa
Granollers izango du aurrean lehen partiduan. Kataluniarrak partida irabazteko faborito diren arren, irundarrak borrokara irtengo dira.
Asobal Liga bukatu ondoren, Bidasoak Asobal Kopa jokatuko du. Liga hirugarren postuan amaitzeak kopa eskuratzeko borrokan sartu zuen talde irundarra, eta asteburu honetan izango da lehiaketa, Zaragozan. Bartzelona, Granollers eta Logroñok parte hartuko dute kopan, Bidasoarekin batera.
Irundarrak talde faboritoen artean ez dauden arren, hasteko, finalerako sailkatzeko borrokatuko dute. Horretarako, Granollers gainditu beharko dute. Partida bihar izango da, 17:45ean.
Bidasoak Asobal Kopan hamargarrenez lehiatuko du. 1992-93 denboraldian kopa bereganatzea lortu zuen, eta txapeldunorde izan zen 1991-1992, 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietan. Lehen kopa hori, eta, momentuz, azkena Tekaren kontra irabazi zuen, 27-23.