Amua Festibala Itsas Etxean egingo da osoki
Amua Festibala, surfaren mundua ardatz izango duen festibala, gaur eta etzi egingo da Hondarribiko Itsas Etxean.
Hilaren 4an, Amua Festibalaren bigarren eguna Butroi pasealekuan egitekoa zen. Baina azkenean, ‘El sotano surf ‘ programa Itsas Etxera aldatzea erabaki dute, euria iragarri baitute larunbaterako. Hala ere, egitarauak berdin jarraituko du. 16:00etan Hondarribiko Monterrey Surfers taldearen kontzertuarekin hasiko da bihar festibala.