Abotsanitz: "justiziarekiko desafioa eta herritarrekiko arduragabekeria da"
Abotsanitzek alkateari ebazpen judizialak errespetatzea eskatu dio, bai eta jarduera lizentziaren esleipenean atzera egin dezala ere.
Martxoan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gabarrariko belatokiaren obra-lizentzia eten egin zuen. Maiatzaren 30ean ordea, Inmoerrekalde 21, SL-ri Gabarrari kaleko belatokia martxan jartzeko lizentzia eman zion alkateak. Hori dela eta, Abotsanitzek ebazpen judizialei “jaramonik egiten ez” diela salatu eta bere ekintzek ondorioak izan ditzaketela nabarmendu dute.
Abotsanitzek gogorarazi nahi izan du, 1997ko Arau Subsidiarioaren arabera, Gabarrarin debekatua dago itsasoko eta arrantzako sektorearekin zerikusirik ez duen beste edozein jarduera egitea. Horrenbestez, jarduera lizentzia sinatu izanak, HAPOa “baliogabetzen” eta EAEANak emandako epaiak, Inmoerrekalde 21, SL enpresari emandako lizentzia baliogabetzen duela azaldu dute. Halaber, “oso larritzat” jo dute udal arkitektoa EAJren abokatuaren txosten juridikoan oinarritu izana.