Hondarribiko PSE-EEk zenbait proposamen aurkeztuko ditu
Aurkeztutako proposamenak Jaizubiako paduretako obren eta hiriarteko autobusen kontzesioaren aurreproiektuaren berritzearen harira izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Jaizubiako paduretan oinezkoentzako bidezidorrak hobetzeko lanak hasi zituen duela astebete. Horren harira Hondarribiko PSE-EEk bidegorriaren bukaeratik Jaizubiako elkarteraino korronte-hargunearen lurperatzea proposatu du.
Bestalde, hiriarteko autobusen kontzesioaren aurreproiektuaren berritzearen inguruko zenbait alegazio aurkeztuko dituela adierazi du. Hala nola, E-21 zerbizuak Gabaralarren geltokia izatea eta 10 minutuko geldialdia aireportuan egin beharrean Sabino Aranan egitea, edo zenbait zerbitzuren maiztasuna handitzea.