'Euskadi bonodenda' erosketa bonuak gaurtik erabilgarri
Hiriko 51 komertziotan egongo da erosketa bunuak erabiltzeko aukera, gaurtik uztailaren 3ra bitarte.
Beste urte batez Hondarribiko Udala Euskadi bonodenda ekimenera atxikitu da eta 400.000 euro jarri ditu bertako merkataritza bultzatzeko eta dinamizatzeko.
Edizio honetan 51 komertziotan erabiltzeko aukera egongo da eta 16 urtetik gorako herritarrek erabili izango dituzte. Bakoitzak 5 bono izango ditu erabilgarri. Ohi bezala, 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egingo da.
Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak azaldu duenez, bi epe izango dira bonu hauek erabiltzeko. Gaurtik, hilaren 2tik uztailaren 3ra bitarte erabili ahal izango dira. Bigarren epea urriaren 1etik abenduaren 4ra arte izango da.