XXVII. Enpleguaren Astea: edizio arrakastatsua
Asteburuan XXVII. Enpleguaren Astea ekitaldia egin zuten Ficoban eta oso harrera ona izan zuen.
Asteburu honetan XXVII. Enpleguaren Astea izan da Ficobako instalakuntzetan. 39 enpresek hartu zuten parte enpleguaren astearen aurtengo edizioan eta 300 lanpostutarako 117 lan eskaintza aurkeztu zituzten. 300 pertsona baina gehiago hurbildu ziren lan-elkarrizketak egitera, bai eta curriculumak uztera. Horrez gain, bertaratutakoek curriculumak hobetzeko aukera izan zuten.
Grupo Uvesco-ko Nataliak aurtengo edizioarekiko pozik agertu zuen. “Mugimendu handia nabaritu dugu edizio honetan” eta batez ere sarreraren doako izaeran ipini zuen fokua “sarrera librea izateak agian iritsiko ez ginatekeen pertsonak ezagutzeko aukera eman digu”.
Bidasoa bizirikeko presidenteak ere XXVII.ren balorazio positiboa egin du eta Bidasoa biziriketik “gizarte-lan garrantzitsua” egiten ari direla nabarmendu nahi izan du, eta “enpresen arteko topaguneak bultzatzen” jarraituko dutela adierazi du.