Zesta-punta finalak asteburu honetan Jostaldi Pilotalekuan
Kadete, Jubenil eta Nagusi mailen Zesta-punta finalak jokatuko dituzte larunbat honetan Hondarribian.
18:30etan hasiko da jaialdia Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Larunbat honetan, (hilaren 4an) kadete, jubenil eta nagusi mailen Zesta-punta finalak jokatuko dituzte.
Lehendabizi kadeteen finala jokatuko da. Xabat Altuna Manex Zamoraren aurka lehiatuko da. Ondoren jubenilen txanda izango da. Eñaut Urresti Haritz Egañaren aurka, buruz burukoa. Azkenik, Cosme Agirrek eta Julen Basterrak (nagusien kategorian) itxiko dute banakako zesta-punta txapelketa.