Alkateak "belatokiaren jarduera lizentzia sinatu izana" salatu du PSE-EEk
PSE-EEren ustez, honakoak HAPOa baliogabetzen du eta "lehenago edo beranduago" gobernuak horri aurre egin beharko diola zehaztu dute.
Maiatzaren 30ean, Hondarribiko alkateak, Inmoerrekalde 21, SL-ri Gabarrari kaleko belatokia martxan jartzeko lizentzia emateko dekretua sinatu zuen. PSE-EEren ustez, honakoak HAPOa baliogabetzen du eta “lehenago edo beranduago” gobernuak horri aurre egin beharko diola zehaztu dute.
Bestalde, HAPOA “ezeztatuta” geratzeak legedi aldaketa dakarrela eta beraz, eztabaida “zentzu gabea” dela adierazi dute.
Halaber, epe laburrera epaiketa izango dela gogoratu nahi izan dute eta horren arabera udalak lizentzia berrikusteko eta aldatzeko aukera izango lukeela. Azken hau “arduragabekeriatzat” jo du PSE-EEk, haien ustez, “zenbat eta aurrerapen gehiago egin”, udalak, orduan eta “erantzukizun gehiago” izango duela uste baitute.