'Aita Mari' dokumentala proiektatuko dute ostiralean
DokuIrun egitasmoaren barruan egongo da, eta Mediterraneo itsasoa zeharkatzen duten errefuxiatuei laguntzen dien itsasontziaren istorioa kontatuko du.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/06/aita-mari.jpg)
Dokuirun programaren barruan, ostiral honetan, hilak 3, Aita Mari dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, Amaia KZn. Dokumental horrek Mediterrano itsasoa zeharkatu nahian dabiltzan errefuxiatuak erreskatatzen dabilen itsasontziaren istorioa kontatuko du. Garai bateko Stell Maris Berria atunontzia Aita Mari erreskate ontzi bihurtu zuten Iñigo Mijangos eta Iñigo Gutierrezek.
Javi Juliok zuzendu du dokumentala, eta, hain zuzen, Amaia KZn izango da dokumentalaren xehetasunak kontatzeko.
Bestalde, hilaren 12ra bitartean, Arkaitz Saiz argazkilari eta Josune Urrutia ilustratzailearen Bidasoa, ruta migratoria erakusketa egongo da ikusgai. Ostiraleko emanaldia ere erakusketa horren bueltan antolatu dute.