Ekainaren 11n EH Bilduren eguna ospatuko dute
Komunitate osoa biltzeko, harremanak sendotzeko eta indarrak hartzeko eguna izango da.
EH Bildu “etorkizun justu eta duin bat” eraikitzeko lanean ari da eta bide hori aldarrikatzeko EH Bildu eguna ospatuko dute ekainaren 11n Hondarribian.
Bi urteren ondoren, “modu alaian” eta “jai giroan” beren komunitate osoa biltzeko, harremanak sendotzeko eta indarrak hartzeko eguna antolatuko dute eta “aldarrikapena ilusio eta ilusioa aldarrikapen” bihurtuko dute.
Eguneko ekintza nagusia Olagarro elkartean egingo duten bazkaria izango da. Militante zein jarraitzaile orori irekia egongo da eta bertaratzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da 688809961 telefonora deituta.