Donostia kalean asfaltatze lanak egingo dituzte
Bihartik ostiralera bitarte Donostia kalea itxita egongo da, Madalen karrikatik eskailera mekanikoetara, asfaltatze lanak direla-eta.
Asteazkenetik ostiralera Donostia kalearen zati bat itxi egingo dute. Kalez kale Hondarribia hobetzen programaren barruan Donostia kalea egokitzeko eta hobetzeko lanak egiten ari dira. Gonzalo Carrionek, obra eta zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, lanak asko aurreratu dira eta hori dela-eta, aste honetan asfaltatze lanekin hasiko dira.
Bihartik ostiralera, eguerdiko 14:00ak arte, Madalen karrikatik eskailera mekanikoetaraino kalea itxita egongo da eta Masti kalera igarotzeko Girizi kaletik igo beharko da.

