Aniztasunaren ekitaldia, Oiassoko oholtzara
Ekainaren 3an gozatu ahalko da ikuskizun honetaz eta sarrerak dagoeneko eskura daitezke Oiasso museoan. Beste bi emanaldi egingo dituzte Chillida Lekun eta Topic Tolosan.
- Ekainaren 3an Oiasso Museoan, 19:00etan.
- Ekainaren 4an TOPIC-Tolosan, 19:00etan.
- Ekainaren 5ean Chillida Lekun, 12:00etan.
Gonbidapena edonori zabaldu diote arduradunek “artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko”. Ekitaldirako sarrerak 5 euro balio dute eta hiru museoetan daude eskuragarri.

