Kolorez bete zuen Mosku drag queen auto makillaje tailerrak
Su Txikianek Peña kalean antolatutako drag queen auto makillaje tailerrak izugarrizko giroa piztu zuen Alde Zaharrean.
Su Txikianek ostiral feministak hasi zituen martxoan eta aurreko ostiralean (hilak 27) drag queen auto makillaje tailerra eta bingoa antolatu zuten Peña kalean.
Haziako mahai luze historiko horiek kalera atera, eta auzotarrak elkartu ziren ispiluen aurrean Alicia Kiss eta Garazy Fantasy, Fantasy Queens, auzotarren masterklassa jasotzeko. “Lehen urratsa bekainak tapatzea da eta oso garrantzitsua da hau ongi egitea” azaltzen zuen Kissek.
Hasieran, gainera, drag queen kontzeptua nondik datorren azaldu zuten: “Drag hitzak ingelesez arrastatu esan nahi du eta lehenengo drag queenek soinekoak lurretik eramaten zituztelako datorrela esan izan da”.
Fantasyk nabarmendu nahi izan zuen kurtsoa ez zela lehiaketa bat, makillatzen autonomia irabazteko aukera bat zela zioen.”Zikintasuna bila ezazue, ez pentsa RuPaul serieko diva bat izan nahi duzuela”. Norbere leku eta zirkunstantzietatik drag queen makillajea egitearen garrantzia esanguratsua zela zioen Kissek.
Ondoren, bingoa egin zen kalean eta jende gehiago gerturatu zen parte hartzera. Izugarrizko giroa piztu zuten auzoan. Horrez gain, urte luzez Kabigorrin lanean aritu den Naroa Mentaberrik ateneoa utzi zuen eta bere agurra ere egin zen Stepi Selektaren musikak lagundurik.