VII. Pala Txapelketaren finala eta Eman PElotari Jaia 2022 larunbatean
VII. Pala Txapelketaren finala 10:00etan jokatuko da. Jaialdia, berriz, 16:00etan hasiko da. Jostaldi pilotalekuan izango dira biak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/05/eman-pelotari-jaia-2022.jpeg)
Hiru jardunaldiren ondoren, larunbat honetan VII. Pala Txapelketaren finala jokatuko dute. Emeki elkarteak finalaz gozatzera eta kirolariak animatzera gerturatzera gonbidatu ditu herritarrak.
Finala goizean izango da (10:00etan) Jostaldi Pilotalekuan. Arratsaldean, leku berean, Eman PElotari Jaia 2022-ri emango diote hasiera. Eman EPEk antolatutako jaialdia da.
Egitaraua:
- 16:00etan, Hondarribiko eskoletako neskekin, palako saio praktikoa egingo dute.
- 17:30etatik 18:15etara Emekiko paleta eskolako haurren txapelketa azkarra.
- 18:20etan parte hartzaile guztientzako merienda prestatuko dute.
- 18:30etan, jaialdiari amaiera emateko,EPEko pelotari federatuen partida erakustaldia egingo dute.
- Amaieran zozketa eta talde argazkia.