Larreaundin izango da alkatea bertatik ezagutzeko beharrak
Bihar iradokizunak egiteko buzoia jarriko dute eta asteazkenean izango da alkatea bertan.

Larreaundin izango da Jose Antonio Santano alkatea alkatea auzoetan dinamikari eutsiz. Aste oso batez egongo da bertan auzotarren hobekuntza proposamenak, iradokizunak eta kexak biltzen.
Udalaren webgunean egin daitezke ekarpenak bertaratu ezin izanez gero. Iradokizunen postontzia asteartean jarriko dute 11:00etan Eguzkitzaldea kalean. Ekainaren 1ean kaletik ibiliko da Santano auzo elkarteko ordezkariekin.
Egun horietan hartutako konpromisoak zeintºzuk diren udalaren orrialdean kontsulta daitezke, baita bisitaren balantzea ere. Orain, Arbesekoa dago eskuragarri.