Gorka Etxeberria ez da Real Unioneko futbol zuzendaria izango
Bi aldeek adostu dute kontratua ez berritzea, bide berriei ekiteko. Etxeberriak bi urte egin ditu Irungo taldean.
Gorka Etxeberria Real Unioneko futbol zuzendariak ez du Irungo taldean lanean jarraituko. Klubak azaldu duenez bi aldeen artean adostu dute kontratua ez berritzea, bide berriei ekiteko asmoz.
Etxeberriak bi urte egin ditu Real Unionen, eta bere lan ibilbidean zehar lehen eta bigarren entrenatzaile izandakoa da. Horrez gain, zenbait liga eta zenbait herrialdeetatik igarotakoa da ere, hala nola, Arabiar Emirerriak, Ingalaterra edota Australia. Espainiako hiru liga nagusietan aritutakoa da ere, Real Zaragoza, Girona FC edota Alavesekin.
Real Uniónek bi urte hauetan egindako lana eskertu dio Etxeberriari. “Bere etorkizuneko kirol proiektuetan arrakasta izatea opa diogu”.