Lurraldeko energia jasangarriaren mahaira batu da Bidasoa Bizirik
Energia Iraunkorraren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde mahaian ariko da elkarlanean garapen agentzia.
Gipuzkoako Energia Iraunkorraren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde mahaian sartu dira Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirikek ordezkatuko ditu. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin hitzarmen bat sinatu dute “tokiko alternatiba praktiko eta zehatzak garatzeko” jasangarritasun energikoaren alorrean.
Energia jasangarrira trantsizioa egitea dela Bidasoa Biziriken helburuetako bat zehaztu du erakundearen presidentea den Miguel Angel Paezek. ” Gainera, bizi dugun errealitateak berriztagarrietan oinarritutako eredu baterantz ekintzak egitera bultzatzen gaitu, energia-hornidura arrazoizko prezioetan bermatuko duena”.
Aurrerantzean Bidasoa Bizirik Ingurumen eta Energia sailekin koordinatuko da lau jarduera eremu jorratzeko: “Eskualdeen arteko elkarrizketa energiaren arloan; eskualdeko plangintza eta ekintza bultzatzea energiaren arloan; Eskualdeko Energia Mahaia dinamizatzea eta Gipuzkoako Energia Iraunkorraren eta Energia Pobreziaren Lurralde Mahaian integratzea”. Aholkularitza zerbitzu bat ere martxan jarriko dute, “energia aurrezteko eta eraginkortasunez”.