Hondarribiko artisau garagardoa probatzeko aukera
Ostiral honetan, Olagarro Kultur elkartean, 19:00etan izango da 'Garagardo Artisau Maridajea'.
Ostiral honetan, ekainaren 3an, Olagarro Kultur elkartean 19:00etan izango da Garagardo Artisau Maridajea. Aiza Kultur elkarteak “arratsalde berezi bat pasatzeko asmoz” antolatu duen ekitaldia da.
Ekitaldiaren asmoa herritarrak garagardoaren mundura murgiltzea izango da eta bertako bi artisau garagardo enpresen produktuak dastatzeko aukera egongo da. Bertan izango dira Hondarribeer eta Higer-Hondarribia garagardogileak. Hauez gain, Iruneako Atala Brewing ere bertaratuko da.
Ekitaldian, beren fabrikazio prozesua azaldu eta esperientziak elkarbanatuko dituzte.
Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da eta sarrera 12 euroan eskuratu daiteke.