Jaietako musika taldeak aukeratu dituzte iada
Herri bozketaren ondoren, Malforta, Mora SDR eta Ezinezkoa taldeek lortu dituzte boto gehien. Hirurak Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertu nagusien aurretik joko duten taldeak dira.
Herri bozketa asteartean (hilak 24) itxi zen. Udalak adierazi duenez, 2.301 herritarren botoak jaso dituzte guztira.
Bozketaren ondorioz, Malforta, Mora SDR eta Ezinezkoa taldeak izango dira Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertu nagusien aurretik joko dutenak.
Malforta izan da bozketan boto gehien jaso dituen taldea. Guztira 433 boto jaso ditu eta ekainaren 28an Varry Bravaren aurretik joko dute. Ondorengo bozkatuena Mora SDR izan da. 319 boto jaso ostean, ekainaren 18an La Mala Rodriguezen kontzertuaren aurretik eskainiko du emanaldia. 280 boto jaso ostean, Ezinezkoa taldea izan da hirugarren hautatuena. Hori dela eta ekainaren 25ean Macacoren aurretik Urdanibia plazan izango da taldea.
Burrunba Elektrotxarangaren aurretik ez da beste kontzerturik izango, baina taldeak hilaren 23an kontzertu berezia eskainiko duela iragarri du.