'Irun munduarekin lankidetzan 2022'
Aste honetako Igandero programan GGKEak izango dira aste honetako protagonistak. 11:00etatik 13:30era Colon pasealekuan.
Irungo Udalak GGKEi leku bat eskaini nahi izan die eta horretarako Igandero prograba baliatu du. Santi Jimenezek azaldu duenez, “garrantzitsua delako erakundeek horrelako espazio bat izatea eta beren lana zabaltzea”. Horrenbestez, Irundarrei hainbat herrialdeetako errealitatea hurbiltzeko asmoz, 18 GGKE izango dira igande honetan Colon pasealekuan.
Behar Bidasoa, Tadamun elkartea, Gure Laguntza, Txingudi Vida, Denok Osasunaren Alde (Proyde-Proega Fundazioa), Vicente Ferrer Fundazioa, Oscar Romero Elkartasun Komitea (Haurralde Fundazioa), Nazioarteko Elkartasuna Mugarik Gabeko Etorkinak, Zaporeak, F.I.S.C. Mariaren Konpainiaren Nazioarteko Elkartasun Fundazioa, ACPP/BLB Bakerako Lankidetza Batzarrea, Mugarik Gabe eta Derandein Fundazioa izango dira bertan.
GGKEk hainbat jarduera antolatu dituzte. Besteak beste, beren proiektuen proiekzioak, argazki-erakusketak eta informazio-panelak, azoka solidarioa, artisautzako produktuen eta kamiseten salmenta, jantziak kustomizatzeko tailerra edo bolibiako ekuadorreko eta peruko dantza taldeen emanaldia izango dira.
Igandero bezala Colon pasealekua itxita egongo da.