Aldapeko Basque Latin Jazzen kontzertua igandean
Peio Irigoien irundarra Aldapeko Basque Latin Jazzen taldearen parte da. Igandean Amaia Kultur Zentroan joko dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/05/aldapeko-arg.jpg)
Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarrenen proiektu pertsonala da. Taldeak Euskal Herriko txoko ezberdinetako musika tradizionala erritmo latinoekin eta jazzarekin uztartzen ditu.
Kontzertua hilaren 29an, igandean, 19:00etan Amaia Kultur Zentroan izango da. Sarrerak 5euroan eskuratu daitezke.