Uda honetako kirol eskaintza
UDA programaren barnean, Irungo hamazazpi klubek hogei diziplina ezberdinetako jarduerak antolatu dituzte udara honetarako.
Gaur goizean Santiagotarrak Kirol Elkartearen ontzilekuan, udara honetan (uztailean eta abuztuan), 16 urte bitarteko haurrek egiteko aukera izango duten kirol jarduera eskaintzen berri eman dute Irungo hamazazpi elkartek.
“Duela bi urte, bertan behera geratu zen kanpaina, eta, iaz, pandemiak baldintzatu zuen” Horrenbestez, Borja Olazabal Kirol arloko zinegotziak kluben ahalegina goraipatu nahi izan du “estimatzekoa da hiriko kluben ahalegin eta dedikazioa gazteei askotariko diziplinak eskaintzeko”.
Haurrek hogei diziplina hauen artean aukeratu ahal izango dute: piraguismoa ur lasaiak (S.D. Santiagotarrak), piraguismoa S.D. Santiagotarrak (ur biziak), arraunketa aulki mugikorra (S.D. Santiagotarrak), SUP Stand Up Paddle (S.D. Santiagotarrak), piraguak, eskubaloia (CD Bidasoa), surf (Central Surf eskola), mahai Tenisa (CD Leka Enea), zaldiketa (Jaizubia hipika), futbola (Real Union, CD Behobia, CD Mariño, CD Landetxa KT), atletismoa (BAT), igeriketa (Bidasoa XXI), bizikleta cyclo (Bidasoa XXI), zumba (Bidasoa XXI), funky (Bidasoa XXI), gimnasia erritmikoa (AD Irunesa), errugby jokoak (Txingudi Errugbi Kluba), squash ikastaroak (Luralai Saquash), tenisa (Badia TP) eta padela (Padel Indor Kluba).
Ikastaroen informazio gehiago udalaren webgunean edo kirol elkarte bakoitzaren webgunean aurkituko duzue.