Adinekoentzako Bazkari Tradizionala egingo dute
Bi urteren ondoren, pandemia dela eta, ezin izan da San Pedro eta San Martzialetako Adinekoen Bazkari Tradizionala gauzatu. Aurten aldiz, ekainaren 27an egingo dute.
Ekainaren 27an, Ficobako 3. pabiloian egingo dute Adinekoentzako Bazkari Tradizionala. Bazkari hau, ekainaren 26an 65 urte bete dituztenei eta goragokoei zuzenduta dago, eta ezinbestekoa da Irunen erroldatuta egotea.
Izen ematea, hilaren 30an eta 31n izango da, telefono bidez (010 edo 943505152) edo udalaren webgunearen bidez. Ezingo da aurrez aurre egin.
Gonbidapenak ekainaren 9an eta 10an jaso ahal izango dira Amaia Kultur Zentroan. Txartelak izen emate hurrenkeran esleituko dira.
Ficobara joateko, egunean bertan, autobusak ipiniko dituzte. Fermin Calbetonetik 12:30ean irtengo da lehena eta 13:30ean azkena. Bueltarako, berriz, 17:00etan irtengo da autobusa eta Ficobatik San Juan plazara iritsiko da. Azkena 19:00etan irtengo da.
Menua:
- Antzara moussea ogitxoekin
- Perretxiko eta pikillo budina piper gozoaren saltsaz lagunduta
- Lehen platera: etxeko arrain zopa
- Bigarren platera: txahal masailak tomate eta piperrez lagunduta
- San Markos tarta kiwi saltsarekin